GazteTEK GABONAK 2023
GazteTEK Gabonak 2023-2024
Hondarribiko Udalak GAZTETEK tailer teknologikoen edizio berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearekin lankidetzan egiten da.
Tailerrak Gabonetako eskola oporraldian egingo dira, eta 8 urtetik 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude.
Programatutako tailerren helburua jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileen bidez haien buru-argitasuna sustatzea da. Jarduera teknologiko horien bidez haien asmamena sustatzen da eta sormen ekintza pizten da. Gaztetxoen ekintzailetza izpiritua piztu nahi da, eta bide batez, teknologia berrietara hurbilarazi hainbat gai dituzten lantegien bidez: programazioa, bideo-jokoen diseinua eta sorkuntza, robotika, eta 3D inprimaketa.
Tailer guztiak praktikoak izango dira, eta erabiltzen errazak diren tresna intuitiboak erabiliko dira, tresna lagungarriak trebetasun sortzaileak sustatzerakoan.
ERRONKA ROBOTIKOA 2023 ABENDUAREN 26 – 29
8-10 URTE BITARTEKOAK
TOY STORE
Parte-hartzaileek robot bat asmatu, eraiki eta programatuko dute; urruneko aginte baten bidez kontrolatuko dute, eta ekintzak automatikoki egiteko programatuko dute.
11-13 URTE BITARTEKOAK
TOY RACE CAR
Parte-hartzaileek robotizatutako ibilgailu bat asmatu, eraiki eta programatuko dute, eta horiekin auto eroen lasterketa bat egingo da. Programatu beharko dute ezarritako ibilbidea jarraitzeko, oztopoak eraisteko, eta labirinto batean sartu eta markatutako atetik ateratzeko.
ZAINDU DEZAGUN FAUNA 2024 URTARRILA 2 – 5
8-10 URTE BITARTEKOAK
Urtarrilaren 2an eta 3an: PAPIROFLEXIA eta ARGIZTAPEN ELEKTRIKOA
Urtarrilaren 4an eta 5ean: ZOOA ERREALITATE AREAGOTUAN
PAPIROFLEXIA, ARGIZTAPEN ELEKTRONIKOA ETA ZOOA ERREALITATE AREAGOTUAN: Parte-hartzaile bakoitzak banaka paperezko eta kartoizko animalia bat egingo du, ondoren LED zerrendak erabiliz, programatuz, kolore joko eta efektu politak diseinatuko dira. Errealitate areagotua 3Dan zoo bat (bideo-joko bat) diseinatuz praktikatuko dute; bertan eszena birtualak diseinatzeko animaliak eta ingurune naturalak izango dira.
8-10 URTE BITARTEKOAK
Urtarrilaren 2an eta 3an: PARKE TEMATIKOA ERREALITATE AREAGOTUAN
Urtarrilaren 4an eta 5ean: ANIMALIA ROBOTIKOAK: MUNTATZEA ETA DANTZAK ETA MUGIMENDUAK PROGRAMATZEA
PARKE TEMATIKOA ERREALITATE AREAGOTUAN ETA ANIMALIA ROBOTIKOAK:
“Parke tematikoa errealitate areagotuan” tailerrean, parte-hartzaileek bideo-joko bat diseinatu eta programatuko dute 3Dan (errealitate areagotuan). Escape Room bai izango da, eta jokoan, behin enigmak asmatuta, itsas hondoan murgiltze bai izango da esploratzeko. Escape room jokoaren galderak eta erantzunak diseinatuko dira, denboren kontrola, asmatzeak, huts egiteak, eta eszena birtualak nahiz itsas hondoaren osagaiak barne. “Animalia robotikoak” atalean parte-hartzaileek hainbat animalia muntatuko dituzte eta horien mugimenduak programatu eta sinkronizatuko dituzte.
Izen-emateak:
- Abenduaren 9a arte Gazteria Zerbitzuaren bidez eta hondarribia.eus/gazteria webgunean abenduaren 10a arte.
- Hondarribian erroldatutakoei zuzendua.
- Plaza kopurua: 10 plaza tailer bakoitzeko
- Izen-ematearen ordena jarraituko da
- Non egingo dira tailerrak: Kultur Etxean
- Ordutegia: 9:30 – 13:30
- Tailerrak dohainik izango dira