Irunek eta Hondarribiak ia %100eko okupazioa izan dute Domu Santu Zubian
- Eskualdea bisitatu duten pertsona gehienak nazio-eremukoak izan dira.
- Turismo bulegoek 500 bisitari baino gehiago izan dituzte.
Irun eta Hondarribiko hotel-establezimenduek %95eko okupazioa izan dute urriaren 28tik azaroaren 1era. Gainera, gehienek konpleto kartela eskegi dute 4 egunetan zehar. Nabarmentzekoa da bi hiriak bisitatu dituzten pertsona gehienak nazio-jatorrikoak izan direla, besteak beste, Euskadi, Katalunia, Aragoi eta Madril. Hala ere, frantziar jatorriko turisten ehuneko handi bat ere erregistratu da, batez ere Frantzia hegoaldekoak.
‘Egun hauetan, bi hirietako kaleak eta terrazak turistaz gainezka egon dira. Hau, alde batetik, jendeak bidaiatu eta mugitu nahi izatearen sinonimoa da eta, bestetik, eskualdea euskal kostaldea bisitatzen duten pertsonek gustukoen duten helmugetako bat bezala finkatzen du’ adierazi du Miguel Angel Paez, Bidasoa bizirikeko presidenteak.
María Serranok, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak, adierazi duenez, ‘Oso zubi positiboa izan da, bai hotel-establezimenduentzat, bai ostalarientzat. Gainera, eguraldiak asko lagundu du eta oporretara joan ez diren eskualdeko pertsonek ere gure gastronomia eta paisaiez gozatzeko aukera aprobetxatu dute. Kaleetan izan dugun giro onean islatuta geratu den zerbait da’.
Zubirako aurreikuspen onenak bete dira
Hiriko hotel eta establezimendu turistiko askok gutxienez egunen batean eskegi dute konpleto kartela.
Luis Miguel Arbizu Irungo Alcazar Hoteleko zuzendariak azpimarratu duenez, ‘oso zubi ona izan da okupazioari dagokionez, nahiz eta gelen prezioak moderatuagoak izan diren irailarekin alderatuta, adibidez’. Turisten jatorriari dagokionez, Arbizuk adierazi du ‘Alcázar Hotelak urte osoan zehar duen kokapenagatik Donejakue Bidea egiten ari diren pertsonak edo pasabidean dauden Europako jatorrikoak jasotzen ditugula. Egia da Zubi honetan jatorri nazionaleko turisten gorakada nabaritu dugula’.
Hondarribiko Jaizkibel hoteleko Diego Rodriguezek oso balorazio ona egin du Zubiko egun hauei buruz. ‘%100ean egon gara, eguraldia lagun izan dugulako. Etortzen den turista oso pozik geratzen da, ez bakarrik hoteleko instalazioengatik eta zerbitzuagatik, baita bisitatzeko tokiengatik ere, eta, beraz, askok errepikatu egiten dute. Orain, espero dugu Abenduko Zubian eguraldiak lagun izaten jarraitzea eta denboraldi honi amaiera oso positiboa ematea’. Halaber, Rodriguezek nabarmendu duenez, ‘jatorri nazionaleko turista asko egon diren arren, Kataluniatik, Madrildik edo Bizkaitik, turista frantsesen ehuneko handi bat ere izan dugu’.
Bestalde, Felix Manso jatetxeko Sonia Rodriguezek adierazi duenez, ‘oso ondo lan egin dugu lau egunetan, eta onena izan da turista nazional zein frantziar asko etorri zaizkigula bisitan. Oso positiboa da guretzat, ezagutzen ez zaituen jendea baita, Internet bidez bilatzen zaituena, erreseinak irakurtzen dituena eta gure janaria probatzera etortzea erabakitzen duena. Eta onena pozik doazela da, errepikatuko dutela edo gomendatuko gaituztela ziurtatuz’.
Tursimoko bulegora bisitak
Urriaren 29tik azaroaren 1era Irun eta Hondarribiko Turismo Bulegoek 500 bisita baino gehiago izan dituzte eskualdeari buruzko informazioa eskatzeko.