Bidasoa eskualdea FITUR 2025ean bere ondare kulturala eta historikoa erakusten du
-
- Nazioarteko Turismo Azoka urtarrilaren 22tik 26ra egingo da Madrilen.
- Iruneko Udalak Oiassoko bainuetxe berriak aurkeztu ditu, alkate Cristina Labordaren gidaritzapean egindako ekitaldi batean.
Turismoaren desestazionalizazioarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa
Bidasoa activa-tik turismoaren desestazionalizazioan lanean jarraitzen dugu, jarduera turistikoa urte osoan zehar eskualdeari onura ekar diezaion. Ildo horretan, bertako enpresek negozio-turismorako (MICE) zuzendutako pakete eta produktu espezifikoak garatzen hasi dira, eskualdearen konektibitatea eta zerbitzuak aprobetxatuz.
Gainera, sektoreko hainbat enpresak jasangarritasunarekin duten konpromisoa indartu dute, energia-eraginkortasuna eta karbono-aztarnaren murrizketa ardatz dituen kode etiko baten bidez lan eginez. Ahalegin bateratu hau helmuga jasangarri eta arduratsu gisa eskualdea kokatzeko estrategia zabalago baten parte da.
Helmuga turistiko anitza
Bainuetxeen aurkezpenaz gain, FITURen Bidasoa eskualdearen presentziak aisialdirako, naturarako eta gastronomiarako proposamenak ere eskainiko ditu. Horrela, eskualdeak bere berezitasunaren alde egiten jarraitzen du, ondare historikoa eta azpiegitura eta zerbitzu modernoak uztartuz.
Nuria Alzagak azpimarratu duenez, “FITUR aukera bat da kontaktuak ezartzeko, proiektu berriak sustatzeko eta Bidasoa eskualdea helmuga jasangarri gisa posizionatzen jarraitzeko”.
Helmuga Adimenduna eta Jasangarria
Halaber, Bidasoa activa-tik DTI estrategian lanean jarraitzen dugu, jasangarritasun, berrikuntza eta digitalizazio printzipioak barne hartzen dituen estrategia batean. Horrela, turismo inklusibo, arduratsu eta lehiakor bat bermatzeko ekintza espezifikoak garatzen jarraitzen dugu, bizilagunen bizi-kalitatea eta bisitarien esperientzia maximizatuz.
Izatez, Helmuga Turistiko Adimenduna (DTI) proiektuaren esparruan, eskualdeko enpresa berriak gehitu zaizkio azkenaldian ekimen honi, sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren esparruan Bidasoa activa-k egiten duen lana osatzeko. Programa honek bisitarien esperientzia hobetzeko, baliabide turistikoak optimizatzeko eta ingurune natural eta kulturala errespetatzen duen garapen orekatu bat bermatzeko tresna berritzaileak biltzen ditu.
Aurretiko edizioak
Bidasoa activa-ko Turismo saila 1993an sortu zenetik, Irun eta Hondarribia FITURren ia edizio guztietan egon dira presente, sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetako batean euren presentzia finkatuz. Aurreko urteetan, Dies Oiassonis jaialdia, turismo jasangarriaren estrategia eta enogastronomiako esperientziak bezalako ekimenak aurkeztu dira.
2024ko datu turistikoak
2024an, hotelek %80ko okupazioa gainditu dute apiriletik urrira bitartean, eta uztailean, abuztuan eta irailean %90a gainditu dute. Era berean, gure bisitarien %60,77 bertakoak dira, %24,08 Frantziatik datoz eta %15,16 atzerritik.
Tag:GAZTETEK, HONDARRIBIA