Hondarribiko hotel-okupazioa %92ra iritsi da uztailean
- Hilabete honetako okupazioa %92koa izan da, iaz baino 11 puntu handiagoa.
- Turismo-bulegoek 7.419 bisita jaso dituzte guztira.
Hondarribiko hotel-okupazioa %92koa izan da uztailean, iazko udan baino 11 puntu altuagoa eta 2019ko uztailean baino 8 puntu altuagoa.
“Bi urte hauetan turismoa oso mugatuta egon ondoren, pandemia aurreko zifrak nola hobetu ditugun berriro ikustea oso ona da. Gainera, meteorologikoki uztail bikaina izan dugu eta nabaritzen da”, esan du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirikeko presidenteak.
Bestalde, Bidasoa bizirikeko presidenteorde María Serranok azpimarratu duenez, “Bisitatu gaituzten pertsona askok interesa agertu dute hiriak eta bere inguruak historiari, erosketei edo naturari dagokienez eskaintzen duenaz, eta baita turismo enogastronomikoaz ere, Hondarribiko beste indargune bat”.
Hotelen okupazioari dagokionez, nabarmentzekoa da batez beste 2 gau igaro dituztela bisitariek.
Bisitari gehiago Turismo Bulegoetan
Hilabete honetan, 7.419 pertsona igaro dira herriko turismo bulegoetatik. Zehazki, 4.627 pertsonak bisitatu zuten Arma Plazako bulegoa, eta 2.792k La Marinakoa.
Horietatik 4784 nazionalak ziren, eta gainerako 2635 pertsonak atzerritarrak, batez ere frantsesak, eta ondoren ingelesak, alemaniarrak eta belgikarrak.
Informazio eskaera nagusiak Enogastronomia, interes turistikoko guneak eta liburuxka eta mapak izan dira.