TECH IRUN – 2023KO UDA
Tailer bakoitzean 10 kideko bi talde osatuko dira: bat 8 eta 10 urte arteko neska-mutilekin (2015ean, 2014an eta 2013an jaiotakoak) eta beste bat 11 eta 13 urte artekoekin (2012an, 2011n eta 2010ean jaiotakoak).
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Udalean kontsultatuko da ofizioz parte-hartzaileen erroldatzea.
EDUKIAK PARTE-HARTZAILEEN ADINAREN ARABERA EGOKITUKO DIRA.
«ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO DESAFIOA» TAILERRA
Datak: uztailaren 3tik 7ra
Tailerrak astebete iraungo du, eta hainbat gai landuko dituzte, hala nola robotika, diseinua eta 3D inprimaketa, parte-hartzaileen adinera egokituta. Taldean lan eginez, diziplinarteko esperimentu zientifikoak egingo dituzte online. Ilargiko base baterako elementuak diseinatuko dituzte eta 3 dimentsiotan inprimatuko eta, amaitzeko, errealitate areagotuko proiektu bat egingo dute, bideojoko bat, hain zuzen. Tailerrean askotariko gaiak landuko dira, parte-hartzaileen adinaren arabera egokituta, hala nola programazioa, elektronikoa, robotika, diseinua eta 3D inprimaketa. Tailerrak ESA Europako Espazio Agentziak eta Airbus Fundazioak TINKERCARDekin elkarlanena egindako hezkuntza-proiketu baten eskema jarraituko du.
ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO DESAFIOA_Uztailaren 3ko astea_8-10 urtekoak
Inskripzio-data amaituta
ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO DESAFIOA_Uztailaren 3ko astea_11-13 urtekoak
Inskripzio-data amaituta
DRONE TAILERRA
Datak: uztailaren 10etik 14ra
Diziplinarteko tailer honetan ikusiko dugu eguneroko bizitzako diziplina eta jarduera ugaritan presente dagoela matematika.
Adin talde bakoitzean material desberdinak landuko dira.
Tailerrean zenbait jarduera egingo dira:
- Parte-hartzaileek beren melodia propioak sortuko dituzte.
- Musikaren erritmoan mugituko diren droneak programatuko dira.
- Droneari argiak jarriko zaizkio, musikaren erritmoan programatutakoak horiek ere.
- Bideojoko bat diseinatuko da.
- Dronea bideojokoan sartuko da eta errealitate areagotuari esker dronea ikusiko dugu zenbait gailutan.
DRONAK_Uztailaren 10eko astea_11-13 urtekoak
Inskripzio-data amaituta
DRONAK_Uztailaren 10eko astea_8-10 urtekoak
Inskripzio-data amaituta
«NEGUTEGIA, BARATZE BIRTUALA ETA LORATEGI BOTANIKOA» TAILERRA
Datak: uztailaren 17tik 21era
Tailer honetan, negutegi bat muntatuko dute. Horretarako, haziak hautatuko dituzte, landareen kokalekua erabakiko dute eta argiztatzeko, egurasteko eta ureztatzeko sistemak aukeratuko dituzte. Halocode mikroordenagailua erabilita, soluzioak bilatuko dituzte, negutegia eraginkorragoa eta energiaren aldetik jasangarriagoa izan dadin. Negutegia automatizatu ondoren, errealitate areagotuko proiektu bat gauzatuko dute baratze birtualean eta lorategi botanikoan, elementu guztiak (argiak, soinuak…) programatuta eta telefono mugikorrera eta internetera konektatuta.
NEGUTEGIA, BARATZA BIRTUALA ETA LORATEGI BOTANIKOA_Uztailaren 17ko astea_8-10 urtekoak
Inskripzio-data amaituta
NEGUTEGIA, BARATZA BIRTUALA ETA LORATEGI BOTANIKOA_Uztailaren 17ko astea_8-10 urtekoak
Inskripzio-data amaituta
«SPACE BASE LUNAR ERRONKA» TAILERRA
Datak: Abuztuaren 28tik irailaren 1era
Parte-hartzaileek ilargiko base baten maketa osatuko dute. Robotika eta 3D inprimaketa erabilita, esperimentu zientifikoak egingo dituzte. Programazioaren bidez, bideojoko bat sortuko dute, baita eguzki sistemaren erreprodukzio bat ere, errealitate areagotua erabilita.
Tailer honetan nork bere espazioko suziria diseinatu, muntatu eta programatuko du. Diseinatutako elementuetako batzuk 3 dimentsiotan inprimatuko dira eta, errealitate areagotua erabilita, eguzki sistemaren erreprodukzio bat egingo dute, planeten mugimenduak benetan diren bezala programatuta.
SPACE ERRONKA: ILARGI BASEA_Abuztuaren 28ko astea_11-13 urtekoak
Inskripzio-data amaituta
SPACE ERRONKA: ILARGI BASEA_Abuztuaren 28ko astea_8-10 urtekoak
Inskripzio-data amaituta
Izena emateko epea: ekainaren 15ra arte
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, horiek ausaz esleituko dira, Excel aplikazioaren bidezko zozketa eginez. Saioa grabatu egingo da. Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta zenbaki horretatik aurrera esleituko dira plazak, izen-ematearen hurrenkeran.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Tailerren kokalekua: IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia: 9.30 – 13.30
Informazio gehiago: BIDASOA BIZIRIK Ekintzailetza eta Jarduera Berrien saila. Telefonoa: 943 50 96 00 (09:00etatik 14:00etara bitartean).