TECH IRUN 2023 Gabonak
- Kategoriak Berriak, Bikaina, Ekintzailetza eta jarduera berria, oraina
- Date 2023 5 abendua
Tech Irun Gabonak/Navidad 2023. tailerrak
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, gabonetan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
• Abentura Robotikoa eta Labirinto Magikoa_Abenduaren 26ko astea
8 urtetik 10era bitarteko umeentzat
(2015, 2014. eta 2013. urtean jaioak)
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
JARDUERAK:
Parte-hartzaileek CROWBOT BOLTekin lan egingo dute, SoC ESP32 mikrokontrolatzailearen bidez kontrolatutako robota, WiFi eta Bluetooth ahalmenak dituena. Desafioz betetako baso bat esploratzeko programatuko dituzte beren robotak. Jarduera horrekin programazioaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte
KODU Y MICRO:bit. Micro:bitekin parte hartzen dutenek elektronika nolakoa den deskubrituko dute, eta Kodu-rekin, berriz, erraz eta intuizioz diseinatu eta programatuko dituzte beren joko-munduak. Sormena eta teknologiarekiko interesa modu dibertigarri eta hezigarrian pizteko konbinazio perfektua. Ikusizko programazioaren bidez, parte-hartzaileek portaera espezifikoak esleitzen dizkiete pertsonaiei. Labirintoko proba zirraragarriekin amaituko da jarduera; han, beren sorkuntzak doitu eta hobetu ahal izango dituzte.
Egiteko egunak:
2023ko abenduaren 26tik 29ra bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
IZEN-EMATEA
• MECANUM ROBOT CAR eta TINKERCAD_Abenduaren 26ko astea
11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat
(2011.,2010. eta 2009. Urtean jaioak)
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
JARDUERAK:
Mecanum robot car Mecanum gurpilak dituen ibilgailu robotikoa da. Gurpil-sistema berezia du, eta, horri esker, norabide guztietan mugi daiteke, arintasun harrigarrian. Parte-hartzaileak zirkuitu espazial desafiatzaile baten bidez lehiatuko dira. Programazio-trebetasunak eta arintasun robotikoa konbinatzen ditu jarduerak.
Tinkercad lineako 3D diseinuko plataforma bat da, eta hiru dimentsioko modelaketaren mundura dibertituz sartzeko aukera eskaintzen du. Parte-hartzaile bakoitzak Tinkercad erabiliko du Eguberrietako bola baten barruan herrixka bat diseinatu eta eraikitzeko, miniaturazko paisaian sakabanatutako etxetxo, arbolatxo eta opariekin.
Egiteko egunak:
2023ko abenduaren 26tik 29ra bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
IZEN-EMATEA
• SMART HOME eta SUPER:BIT_Urtarrilaren 2tik 4ra bitartean
8 urtetik 10era bitarteko umeentzat
(2013,2014. eta 2015. Urtean jaioak)
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
JARDUERAK:
Smart Home-k hainbat modulu eskaintzen ditu, hala nola mugimendu-sentsoreak, tenperatura, hezetasuna eta eragingailuak (erreleak eta LED pantailak). Tresna horiekin, erabiltzaileek proiektuak aztertu eta gara ditzakete, etxeko gailuak programazioaren bidez automatizatu eta kontrolatzeko. Parte-hartzaileak domotikaren munduan murgiltzeko diseinatuta dago tailer hau.
Super:bit aliatu perfektua da inspiratu eta gaitasun teknologikoak sormenez garatzeko. Parte-hartzaileek esploratzaile programagarri txikiak diseinatu eta eraikiko dituzte “Ilargiko espedizio” bat egiteko. Jarduera horrek, elektronikaren eta programazioaren ulermen praktikoaz gain, talde-lana, arazoak konpontzea eta dibertimendu aktiboa sustatuko ditu, eta umeak, beren sorkuntza teknologikoaren bidez, espazio-esploratzaile bihurtzen dira.
Egiteko egunak:
2024ko urtarrilaren 2tik 4ra bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
IZEN-EMATEA
• ESTAZIO METEOROLOGIKOA eta MAKECODE ARCADE_Urtarrilaren 2tik 4ra bitartean
11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat
(2010, 2011 eta 2012 Urtean jaioak)
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
JARDUERAK:
Estazio metereologikoa: Tailer horretan, parte-hartzaileak meteorologiaren munduan murgilduko dira, eta, horretarako, Inova Didactics-en Airearen Kalitatearen Kita erabiliko dute. Beren estazio meteorologikoa eraikitzen ikasiko dute, ingurumen-zientziaren eta teknologiaren funtsezko kontzeptuak aztertuz.
Makecode arcade plataforma bat da bideo-jokoak sortzea esperientzia eskuragarri eta hezigarri bihurtzen duena. Parte-hartzaileei aukera ematen die programazioaren mundua esploratzeko, beren jokoak eraikiz eta aldatuz. Pertsonaiak diseinatuko dituzte, eta beren jokoaren portaera programatuko dute, proba bakoitza gainditu ahal izateko.
Egiteko egunak:
2024ko urtarrilaren 2tik 4ra bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
IZEN-EMATEA