Telefonoz hitz egiteko aholkuak
Lana bilatzeko prozesuan, askotan jo beharko duzu telefonoz hitz egitera:
- Iragarki bati erantzuteko.
- Laneko kontaktu edo elkarrizketa bat lortzeko.
- Autokandidaturen edo hautaketa-prozesu baten jarraipena egiteko.
- Ikastaroei, enpresei, lanpostu hutsei eta abarri buruzko informazioa lortzeko.
Eta ez da erraza elkar ulertzea, bereizten gaituen hesia hain handia denean. Horregatik, garrantzitsua da ulertzea hitz egin besterik ezin duzula egin, ezin duzula keinuekin komunikatu, ezin bazaituzte ikusi
ENTZUN BESTERIK EZ DIZUTE EGITEN
AHOLKU BATZUK
Leku lasai bat aukeratu, zaratarik gabea, telefonoz deitzeko.
Eguneko unerik egokiena aukeratu: ez deitu puntako orduetan, ezta ohetik altxatu berritan ere.
Deia egin aurretik, argi izan zure helburua eta prestatu esango duzuna.
Zure deiari erantzuten dion pertsona identifikatzen ez bada, egiaztatu dagokion lekura deitu duzula.
Ohi baino zerbait altuago eta motelago hitz egin, bokalizatuz eta titubeatu gabe.
Adeitsua eta edukazio onekoa izan. Irribarre egin hitz egiten duzun bitartean: ikusten ez bazaituzte ere, nabarituko dute. Azaldu labur-labur eta argi zergatik deitu duzun.
Elkarrizketa bat hitzartzeko deitzen baduzu, saia zaitez prest izaten zure curriculumari buruzko ohiko galderen erantzun batzuk eta irteerarik gabeko elkarrizketen erantzunak (ez dugu langilerik behar, joan zaitez beste sail batera, orain ez dago prest…).
Hitz egin zure solaskidearen interesa pizteko beharrezkoa denari buruz bakarrik: ez egin telefono bidezko elkarrizketarik.
Inoiz ez eten hitz egiten dizutenean.
Elkarrizketaren alderdi interesgarrienak eta hitzorduak idatzi.
Konpromezuren bat hartzen baduzue, egiaztatu gauza bera ulertu duzuela.