XXVIII. ENPLEGU ASTEA – BIDASOA TXINGUDI ESKUALDEA
-
- Enplegu Astearen edizio berri hau sarrera librekoa da, ez da beharrezkoa aldez aurretik lan-eskaintzetan izena ematea.
- 40 enpresa inguru izango dira, standera hurbiltzen diren eta eskatzen dituzten profiletara egokitzen diren pertsonen curriculumak jaso eta artatuko dituztenak. Era berean, Bidasoa Activaren standean, bertaratu ezin diren enpresen eskaintzetarako curriculumak jasoko dira.
- Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako Enplegu Zerbitzu Publikoak ere bertan izango dira, beren lan-eskaintzaren eta eskaintzarako sarbidearen berri emateko. Bidez-Bide Elkartea egongo da, eta bertan atzerriko tituluak homologatzeko prozesuari buruzko informazioa eskatu ahal izango duzu, bai eta Adiskidetuak Elkartea ere, atzerritartasunari eta errotzeko prestakuntza-prozesuari buruzko informazioa eskatzeko.
- Lan-eskaintzak urriaren 19an, asteazkena, argitaratuko dira Bidasoa bizirik Agenda/Lan Eskaintzak atalean, www.bidasoa-activa.com, eta ekitaldiaren egunera arte egongo dira argitaratuta.
- Curriculum jasotzea eta enpresekiko harremanak azaroaren 3an, asteazkenean, izango dira FICOBAn, goizeko 9:00etatik 13:30era bitarte. Enpresei entregatzeko behar adina curriculum inprimatuta eramatea gomendatzen da. Hautagaien azken hautaketa, parte hartzen duten enpresen esku egongo da beti.
- Enpresen enplegu-eskaintzak FICOBAko beheko solairuan egongo dira ikusgai, hinbat paneletan, eta bertan jakinaraziko da zein mahaietan egongo diren enpresak.
- Argazkilari profesional bat egongo da beheko solairuan, eta argazkiak doan aterako dizkie curriculumean eta sare profesionaletan sartu nahi dituzten pertsonei.
- Gune bat egongo da, bi ordenagailu eta inprimagailu batekin, azken orduko gauzetarako (argazkia curriculumean sartu, inprimatu, webguneren batean erregistratu, etabar.).
LAN-ESKAINTZAK IKUSTEKO, SAKATU ESTEKA HONETAN
Tag:beca, beka, ekintzailetza, emprendimiento