El Espazioren filosofiaren oinarrietako bat da, eta horretan, norberaren protagonismoa sustatzen da, informazioa bilatzeari eta lan- edo prestakuntza-proiektu bat egiteari dagokienez.
Aholkularitza-zerbitzua prestakuntzarekin eta enpleguarekin zerikusia daukaten gai nagusietan oinarrituz antolatzen da, eta POLOAK esaten diegu. Poloetako gaiek eta haren funtzionalitateak honako hauek dituzte erreferentzia:
- Prestakuntza edo lanbide-karrerako zure proiektua diseinatzeko laguntza behar baduzu.
- Enplegurako prestakuntza-ikastaroen bila bazabiltza.
- Zure kezkak garatu beharra baldin daukazu eta zure denbora ikasten ematea axola ez bazaizu.
- Espezialitate edo titulazio jakin batzuk zein prestakuntza-zentrotan ematen diren jakin nahi baduzu.
- Derrigorrezko ikasketak soilik eginda lanean ari bazara eta zure prestakuntza hobetu nahi baduzu.
- Presentziazko ikastaroak egiteko astirik ez baduzu eta e-learning zer den eta zer ekarpen egin diezazukeen jakin nahi baduzu.
- Zure esperientzia aitortuz titulazio bat nola akreditatu dezakezun jakin nahi buduzu.
- Agiri ofizial jakin batzuk lortzeko ikastaroak eta beharrezko diren betekizunak zein diren jakin nahi baduzu.
- Beti enplegua eduki baduzu eta orain bilatzea egokitu bazaizu.
- Zein enplegu-eskaintza dagoen jakin nahi baduzu.
- Hautaketa-prozesu bat prestatu nahi baduzu.
- Zure curriculuma egin behar baduzu
- Zure curriculuma bidaltzeko enpresei buruzko informazioaren bila bazabiltza.
- Lan-elkarrizketa bati aurre egiteko zailtasunak baldin badauzkazu.
- Atzerrian enplegua bilatu nahi baduzu.
- Lana autonomo gisa egiteko pentsatzen ari bazara.
- Zuere lana sortzeko instituzioek zein laguntza ematen duten jakin nahi baduzu.
- Negozio-ideia bat eduki eta nola hasi ez badakizu.
- Zure proiektuan bidaiari-kideak baldin badauzkazu eta zuen enpresarako zein figura juridiko aukeratu argi ez badaukazu
- Zure proiektu profesionala egiteko laguntza behar baduzu.
- Zure interes profesionala identifikatzen lagun diezazugun nahi baduzu
- Zure ikasketari lotuta zein lan berri dauden jakin nahi baduzu.
- Zure gaitasun profesional funtsezkoak identifikatu nahi badituzu.
Zerbitzu pertsonalizatu honen ezaugarri nagusia da anonimoa dela, doakoa eta aurretik ez dagoela hitzordurik eskatu beharrik. Zalantzak argitzeko edo lehen aipatutako poloei buruzko edozein gairi buruz informazioa nahi duen edonor etor daiteke gure bulegoetara, langile teknikari espezializatuak arreta egin diezaion.
Kontsulta oso espezifikoa baldin bada eta/edo gure lankidetzakoen parte-hartzea beharrezkoa izanez gero, horiei igorriko zaie kontsulta eta zuk, bere garaian, jasoko duzu dagokion erantzuna.