Bidasoa bizirikek urtero bi enplegu-azoka egiten ditu, sei hilean behin. Azoka horietan, lan-aukerak bilatzen dituzten pertsonak eta kontratazioak egin behar dituzten enpresak jartzen ditu harremanetan.
Enpleguaren Astea hilabete batzuk lehenago hasten da prestatzen, bai Bidasoa eskualdean, bai inguruetan, ekoizpen-prozesuetarako langileak kontratatu behar dituzten enpresak galdekatuz eta bilatuz. Amaitzeko, Ficoba erakustazokan topaketa bat eginten da, eskainitako profilak erakusgarri jartzeko eta enpresekin elkarrizketak egiteko prozesuak antolatzeko.
Norentzat da?
- Langabezian daudenentzako.
- Kontratatu beharra daukaten enpresentzako.
Zer onura dakartza?
- Langabetuen lehen kontaktua ematen zaie Bidasoa eskualdeko enpresei.
- Curriculumak kudeatuko direla ziurtatzen da.
- Enpresetarako, erakuslehioa eta eskatutako postuetara egokitutako langileak hartzeko iturria da.
- Enpleguari eta eskaintzen gestioari buruzko konferentzia eta hitzaldietara joateko aukera dago.
Baldintzak: Gure zerbitzu guztiak doakoak dira , bai pertsonentzat bai enpresentzat. Enpresen kasuan, gure lan-bitartekaritzako zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez da egin behar, eta pertsonen kasuan, lan-eskaintzak kontsultatu behar dira gure webgunean, eta, hala badagokio, CV pertsonala bidali hautatutako eskaintzetara, dagokion fitxaren bidez.
Hautatze-prozesua
Enpresek berek elkarrizketatzen dituzte proposatutako pertsonak.