Back

Iruzurraren aurkako plana

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 241/2021 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren eta irailaren 29ko HPF/1030/2021 Aginduaren arabera Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR) kudeatzeko sistema taxutzen duena, PRTRren neurriak betearazten parte hartzen duen erakunde erabakitzaile edo betearazle orok iruzurraren aurkako neurrien plan bat izan beharko duela ezartzen da.
  • Plan horrek aukera eman beharko die erakundeei bermatzeko eta deklaratzeko PRTRri dagozkion funtsak aplikatu beharreko arauen arabera erabili direla, bereziki, iruzurrari, ustelkeriari eta interes-gatazkei aurrea hartzeari dagokionez.
  • Testuinguru horretan, Udalbatzak, 2022ko otsailaren 25ean egindako bilkuran, Irungo Udalaren Iruzurraren aurkako Adierazpen Instituzionala onartu du. Adierazpen horren bidez, bere eginkizunak betetzean iruzurra eta ustelkeria arbuiatzen ditu.
  • Era berean, Osoko Bilkura berean Irungo Udalaren Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana onartu da betetze-kultura sustatzeko, iruzurrezko edozein jardueratarako disuasio-efektua izango duena eta iruzurraren prebentzioa, detekzioa, zuzenketa eta jazarpena denboran modu proportzionatuan, eraginkorrean, egokian eta doituan ahalbidetuko duena.
Next Gen Eu Blue Plan Recu Trans Resi
  • Plan horrek ezartzen dituen neurri eta prozeduren artean, Irungo Udalak Iruzurra Kontrolarako Batzordea sortu du, Europar Batasunetik datozen funtsek diruz lagundutako Udalaren kontratazio-prozeduretan iruzurra prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak hautematea eta aplikatzea helburu duena.